Erreproduzitu bideoa
Albistea
OTU, istorioak sortzeko ARGIAren karta-jokoa
2023-09-13

Zenbateraino egin dezake hegan zure irudimenak? Zenbateraino zara gauza ipuin-kontalari trebeenen mailan aritzeko? Bota kartak eta sortu istorioak! 70 karta, irudimena, hizkuntza, ahozkotasuna… ludikoki lantzeko, eta batez ere, disfrutatzeko eta gozatzeko.

Kartak nahastu, egoki ikusten duzun kopuru bat hartu, eta kartak buruz gora jarrita ikusi zein irudi egokitu zaizkizun. Astindu burua eta mihia eta sortu nahi duzun istorioa, nahi adina luzatu daitekeena. 

Eskuratu OTU karta-jokoa ARGIAren azokan.

Egilea(k):
ARGIA