Erreproduzitu bideoa
bideo herrikoia
Ez gara espaloitik jaitsiko!
2014-03-19

Zenbat aldiz eskatu zaigu euskaldunoi ustezko errespetu edota edukazio delako baten izenean euskararen espaloitik jaitsi eta erdaren errepidera salto egitea? Zenbat aldiz esan zaigu euskara bizikidetzarako tresna dela? Bizikidetza, errespetua edo edukazioa aldarrikatu al daitezke pertsona bati bere hizkuntzan aritzea eta bizitzea galarazten zaion aldi berean?

"Bahamarren edukazio ona" Ferran Suayren ipuinaren moldaketa.  2014ko apirilaren 5eko Gasteizko Euskaraz Bizi Egunaren kariaz egindako bideoa. Egilea: Euskal Herrian Euskaraz

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!