Arrasateko EHE taldeak herriko zenbait musikari eta gazterekin batera egindako abestia eta bideoklipa sareratu dute, martxoaren 18an Arrasaten ospatuko duten Euskaraz Bizi Eguna dela eta.
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...