Zumalakarregi Hego Euskal Herria bilduko zuen Errepublika Federala eratu nahian zebilela jakin zuten Nafarroako Diputazioko goi funtzionarioek. Tomas Zumalakarregi buruzagi karlista garaipenak bata bestearen atzetik pilatzen ari zen bitartean, ez zuen Carlos erregegaiaren berririk gerrak zirauen bost hilabeteetan. Jose Antonio Zurbano, Nafarroako Aldundiak Madrilen zuen negozio agenteak, Jose Basset Aldundiko idazkariari bidalitako gutunean Zumalakarregik bidalitako aldarrikapen batez ohartarazten du, zeinean Nafarroako Erreinua eta euskal probintziak Errepublika Federal deklaratzen dituen, erregegaiaren kausaren aldeko borrokan bere burua abandonatua ikusirik. Nazioarteko prentsak luze eta zabal jaso zuen Hego Euskal Herri independentearen aukera politikoa mahai gainean zegoela.
Iturria: Jose Mari Esparza Zabalegi, Zumalacárregui y la República de los Pirineos (Txalaparta).