Armada karlistaren eta liberalen arteko lehen enfrentamendua, Nafarroako Berrotza ibarrean

Duela
191
urte

1833ko abenduaren 29an,

Liberalen eta armada karlistaren arteko lehen enfrentamendua gertatu zen, Nafarroako Berrotza ibarrean. Zumalakarregik etsaiari lepoa ematen zion oro fusilatuko zuela mehatxu egin zuen, eta entrenamendu eskas batzuk jaso zituzten nekarazi haiek liberalak garaitu zituzten, 350 baja eraginez.

Gidaritza eskuratu berria zuen Zumalakarregik bere gizonak berrantolatzen jarraitu zuen –milaka pertsonako armada osatu arte– eta ustekabean ematen zituen kolpeen ondorioz, gerrilla gerra praktikatuz, 1835ean ia Hego Euskal Herri osoa kontrolpean izan zuen.

Gerra hasi zenean, karlisten matxinadari aurre egiteko 18.000 soldadu liberal zeuden Euskal Herrian, eta guda amaitu zenean 1835ean, aldiz, 120.000tik gora.

Iturria:

Auñamendi Eusko Entziklopedia.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte