Thomas Sankara hil zuten, Burkina Fasoko presidentea, 37 urterekin

Duela
37
urte

1987ko urriaren 15an,

Thomas Sankara hil zuten, Burkina Fasoko presidentea, 37 urterekin. Afrikako lider antiinperialista eta panafrikanista garrantzitsuenetakoa izan zen, eta lorpen sozial handiak eskuratu zituen. Bere ideien artean zeuden aberastasunaren banaketa, emakumeen askapena edota ingurumenaren defentsa. AEBek babestu zuen bere aurkako estatu kolpea.

Agintean egon zen lau urteetan ondorengoak egin zituen, besteren artean:

  • Bere soldata hileko 450 dolarrera jaitsi zuen, eta bere ondasunak ondorengoak zirela sinatu: auto bat, lau bizikleta, hiru gitarra, hozkailu bat eta hondatutako izozgailu bat.
  • Gobernuaren jabetzakoak ziren Mercedes autoen flota osoa saldu zuen eta Burkina Fasoko autorik merkeena zena hautatu zuen bere auto ofizial.
  • Aste gutxian 2,5 milioi haur txertatu zituen meningitisaren, sukar horiaren eta elgorriaren aurka.
  • 350 eskola sortu zituen.
  • Alfabetatze kanpaina nazionala abian jarri zuen 1983an. Orduan %13 ziren irakurtzen zekiten herritarrak, eta 1987rako %73ra igo zuten kopurua.
  • Lur-jabe handien lurrak nekazarien artean banatu zituen.
  • Ezkontza behartuak debekatu zituen.
  • Sahelen desertifikazioa geratzen laguntzeko, 10 milioi zuhaitz landatu zituzten.
  • Estatu osoko herriak artikulatuko zituen errepide eta trenbideak eraiki zituen.
  • Nazioarteko laguntza ekonomikoari uko egin zion, ondorengo esaldiarekin: "Elikatzen zaituenak, kontrolatu egiten zaitu".
  • Kanpo zorrari aurre egingo ziokeen Afrikako herrialdeen batasunaren alde lan egin zuen, argudiatuz txiro eta zapalduek ez dutela zertan ordaindu herrialde aberats eta zapaltzaileei.
  • Armadarentzat elikagaiak hornitzeaz arduratzen zen gunea, herritar guztientzat irekitako supermerkatu bilakatu zuen, eta herrialde osoko lehen supermerkatua izan zen.
  • Bere bulegoan aire egokitua erabiltzeari uko egiten zion, argudiatuz, burkinar aberats gutxi batzuek baino ordaindu ezin zuten luxua zela.

 

Iturria:

Bruno Jaffre, Thomas Sankara o la dignidad de África (Le Monde Diplomatique en español, 2007ko urria).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
50
urte