Jose de Amezola jaio zen Urkabustaizen, Joko Olinpikoetan domina irabazi zuen lehen euskal kirolaria

Duela
152
urte

1874ko urtarrilaren 9an,

Jose de Amezola jaio zen Urkabustaizen, Joko Olinpikoetan domina irabazi zuen lehen euskal kirolaria. 1900. urteko Jokoetan izan zen, urrea eskuratu zuen puntista gisa, Juan de Villota kantabriarrarekin bikotean. Domina hori irabazi zuen lehen euskalduna dugu, baina garaipen erraza izan zuen: partida bakarra zen jokatzekoa Durquetty eta Etchegaray Ipar euskal herritarren aurka, baina hauek jokatzeari uko egin zioten. Amezola politikan ere aritu zen, eta Alderdi Kontserbadorearen diputatu izan zen Espainiako Kongresuan.

Iturria:

Joko olinpikoetan lehenengo domina lortu zuen euskalduna, Artziniegan ehortzita (Aiaraldea, 2016ko abuztuak 14).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.