ETA bere lehen ekintza handia egiten saiatu zen: soldadu frankista ohiak garraiatzen zituen tren bat bidetik ateratzea

Duela
63
urte

1961eko uztailaren 18an,

ETA bere lehen ekintza handia egiten saiatu zen: soldadu frankista ohiak garraiatzen zituen tren bat bidetik ateratzen saiatu zen. Francoren altxamenduaren 25. urteurrena ospatzera zihoazen Donostiara.

Hiritik gertu trenbidea hondatu zuten, Aieteko tunelaren irteeran, baina sabotajeak ez zuen eraginik izan eta trena onik iritsi zen helmugara.

Egun berean, Donostian zenbait Espainiako bandera erre zituzten publikoki, besteren artean, Diputazioaren liburutegikoa, Londres hotelaren aurrean beste bat eta hirugarren bat Prim kalean, Udaltzaingoaren komisaldegitik 100 bat metrora.

Frankismoaren eta bere sinboloen aurkako ETAren kanpaina baten parte ziren ekintza hauek.

110 lagun atxilotu zituen poliziak hurrengo egunetan, batez ere, Donostia, Bilbo, Gasteiz eta Eibarren. Tortura latzak jasan zituzten eta 31 kartzelan sartu zituzten. Horietako zazpi, Gerra Kontseiluan epaitu zituzten urte bereko azaroan, batzuen aurkako heriotza zigor eskaera eta guzti. 20 urteko espetxealdiekin zigortu zituzten.

Atxilotuetako batzuk izan ziren: Felix Arrieta, Rafael Albisu, Imanol Laspiur, Iñaki  Larramendi, Evaristo Urrestarazu, Iñaki Balerdi, Eduardo Ferrán, Julen Madariaga, Antonio Iriondo, Angel Aranzabal, José Urbieta, José Antonio Eizagirre , Eustakio Narbaiza, Serafín Basauri, Javier Agirre, Agustín Olaskoaga, Rubén López de la Calle, Javier Elosegi, José Mari
Quesada, Ildefonso Iriarte, Sabin Uribe , Guillermo Mariñelarena, José Ramón Luzarraga, Iñaki Basurko, Martín San Román, Alejandro Ormaetxea, Patxi Amezaga, José Muñoa eta Santiago Iturrioz. Denak espetxeratu egin zituzten. Horrez gain, ondorengoak atxilotu eta ondoren askatu egin zituzten: Juan José Etxabe, Pedro Agirregomezkorta, José Lizarralde , Lafuente, Magdalena Rica eta Angel Zarraga.

Iturria:

Euskadi eta Askatasuna - Euskal Herria y la Libertad, I. liburukia (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
70
urte