1946ko uztailaren 18an,
Joseba Elosegik, lagun batzuekin batera, ikurriña jarri zuen Donostiako Artzain Onaren katedralaren puntan. Sei hilabete pasa zituen kartzelan horregatik.

36ko Gerran gudaria izan zen, baina ezaguna 1970ean egin zen, Atano pilotalekuan Francoren aurrean bere buruari su emateagatik.
1984ean, Itxarkundiaga batailoiaren ikurriña berreskuratu zuen Madrilgo Armadaren Museotik.
Horren aurretik ere, beste hautetsi batzuekin Rotako basean zela, Francoren erretratu bati buelta eman zion.
Iturria:
Tonia Etxarri. Joseba EIósegui afirma no temer las posibles consecuencias penales por robar la 'ikurriña' (El País, 1984ko ekainak 8).