Euskarazko argitalpenak debekatu zituzten Espainiako Estatuan

Duela
260
urte

1766ko azaroaren 1ean,

Euskarazko argitalpenak debekatu zituzten Espainiako Estatuan. Zehazki, Agustin Kardaberaz jesuitak idatziriko Loiolako San Ignazioren bizitzari buruzko liburua inprimatzea debekatu zuen Arandako Kondeak, euskaraz idatzia zegoelako. Era berean, kondearen baimenik gabe gaztelania ez zen hizkuntzetan liburuak inprimatzeko lizentziarik ez zela emango zehaztu zuten debeku agirian.
Azken bi mende eta erdian, ehunka izan dira euskararen eta euskaldunen aurka onartutako lege, arau eta erabakiak, gaztelania eta frantsesa inposatuz. Hala ere, zenbait historialarik nabarmentzen dutenez, behin eta berriro gauza berak debekatzen aritu ziren hezkuntzan, kulturan, komunikabideetan... eta horrek erakusten du arau horiek aplikatzeko mugak zituztela, jendeak ez zituelako guztiz errespetatzen eta helburua ez zutelako betetzen.

Iturria:

Joan Mari Torrealdai, Asedio al euskera. Más allá del libro negro (Txertoa).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...