Ludditek oihal fabrika bateko 70 makina suntsitu zituzten Ingalaterran

Duela
215
urte

1811ko azaroaren 13an,

Ludditek oihal fabrika bateko 70 makina suntsitu zituzten Ingalaterran. Martxoan Nottinghamshiren ehungileek eragindako istiluak indar hartzen hasi zirenetik, talde ludditak era diziplinatuagoan hasi ziren sabotaiak egiten. Gauez mugitzen ziren talde txikitan herriz herri, ehuntegietan makinak suntsitzeko. Oraingo honetan, Sutton-in-Ashfield herrian, mosketoi, pistola, aizkora eta mailuak eskuan hartuta egin zuten erasoa. Luddismoa industria-iraultza garaiko langile mugimenduaren korronte bat izan zen, lan artisaua eta euren lanpostuak kolokan jartzen zituen makineria berria eta lantegiak suntsitzeagatik ezaguna. Mugimenduaren aurka gogor egin zuten autoritateek, espioiak eta salatariak erabiliz, eta makinak haustea heriotzarekin zigortzen zuten legeak onartu zituzten.

Iturria:

E. P. Thompson, La formación de la clase obrera en Inglaterra (Capitán Swing).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...