1946ko azaroaren 23an,
Indotxinako Lehen Gerra hasi zen Frantziako Armadak milaka zibil vietnamdar hil zituenean Hai Phong portu-auzoan. II. Mundu Gerra amaitzean, Frantziaren kolonia zen Vietnamen mugimendu antikolonialak indarra hartu zuen, eta gobernu frantsesarekin autonomia akordio bat erdiestera iritsi baziren ere, frantsesen erasoak ez zion Viet Minh gerrillari borroka beste biderik utzi. AEBek Frantzia babestu zuten, eta gastuen %40a hartu zuen bere gain. Gainera, estatubatuarren gerra-hegazkinek Viet Minhen tropak gauez mugitzera behartu zituzten. Zortzi urtez, 1954ra arte iraungo zuen Frantzia eta Vietnamen arteko gudak.
Iturria:
Josep Fontana, Por el bien del imperio. Una historia del mundo desde 1945 (Pasado & Presente).