argia.eus
INPRIMATU
Indultua eman zien GALeko presoei Espainiako Gobernuak

Indultua eman zien GALeko presoei Espainiako Gobernuak. Segundo Mareyren bahiketaren auzian zigortutako GALeko hamar kide indultatu eta espetxean zeuden bostak askatu zituzten biharamunean, PPko José Maria Aznarren Ministroen Kontseiluak indultu partziala emanda. Tartean ziren Jose Barrionuevo Barne Ministro eta Rafael Vera Segurtasuneko Estatu Idazkari izandakoak. Auzian kondenatutako hamabietatik sei baino ez zeuden espetxean, eta hiru hilabete eskas zeramatzaten preso.

Iturria: Agentziak, Gobernuak indultua eman ostean, Vera eta Barrionuevo gaur irtengo dira kalera (Euskaldunon Egunkaria, 1998ko abenduak 24).