Jesus Maria Leizaola atxilotu zuten "Euskal unibertsitatea nahi dugu” afixa eramateagatik

Duela
102
urte

1922ko irailaren 16an,

Jesus Maria Leizaola bilbotarra atxilotu zuten “Euskal unibertsitatea nahi dugu” zioen afixa eramateagatik.

Gernikako kaleetan lagun batzuekin eraman zuen, jende mordoa bildu zen manifestaldian. Guardia zibilek agerraldia zanpatu, pankarta xehatu eta Leizaola eta Ramirez Olano atxilo hartu zituzten. Eskulotuta eraman zituzten kartzelara. Hurrengo egunean oinez eta loturik Bilbora zeramatzatela, libre utzi behar izan zituzten Zornotzan, Bizkaiko gobernadorearen aginduz. Lau diputazioek igorri zituzten gaitzespen telegramak atxiloketengatik.

Jesus Maria Leizaolak Eusko Ikaskuntzak Gernikan egindako Euskal Ikasketen III. Kongresuan, Alfonso XIII.a Espainiako erregea bertan zela baliatu zuen. Espetxean sartu zuten.

Leizaola 1960tik 1980ra Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehendakaria izango zen erbestean, Agirre hil ostean. Aurretik, 1931n, 1933an eta 1936an Madrilgo gorteetan diputatu hautatu zuten. 1936ko urrian lehenengo Eusko Jaurlaritzak Justizia eta Kultura sailburu izendatu zuen. Frantzian erbesteratu behar izan zen 1937an frankisten estatu kolpearen ondorioz eta Normandiako Lehorreratzean aliatuen laguntzako unitate militar txiki bat antolatu zuen. Agirre lehendakaria hil zenean (1960), lehendakari izendatu zuten.

Iturria:

Juan Elorzaren hitzak. (Euskararen Donostia)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik