1939ko otsailaren 10ean,
Francok Kataluniako frontean gudua irabazitzat eman zuen Pirinioetako muga kontrolpean hartu zuenean. Bezperan iritsi zen Nafarroako Laugarren Dibisioko jeneral Solchaga bertara, eta ekialdeko Pirinioen konkista ofizialki aldarrikatu zuen, Fagalde komandante frantsesaren agurra jaso ostean. Bi aste lehenago, Bartzelona frankisten eskuetan erori ostean, milioi erdi iheslari, horien artean Errepublikaren defentsan aritutako milaka pertsona, Frantziako Estatura inguru horietatik igaro ziren korrika eta presaka. Egun hartatik aurrera Pirinioak militarizatu zituen Francok, muga kontrolpean mantentzeko.
Iturria:
Santi Coll, La «Línea Maginot» de Franco (El Levante, 2007ko apirilak 8).