erreportajea
Pantaila anitzen errealitatea euskal enpresen ikuspegitik
2015-11-05
Pantaila anitzen errealitatea euskal enpresen ikuspegitik

Nola bizi dugu pantaila anitzen errealitatea eta gailu desberdinen interakzioa Euskal Herrian? Betiko moduan nazioarteko etxe handiek egindako inkestak argitaratzen dira. Haietan merkatuko joerak eta kontsumitzaileen perfilak aztertzen dira, baina ez dakigu Euskal Herriko kontsumitzaileen ohiturak zein diren, ezta ere gure inguruan zer proiektu ari diren garatzen edo bezero potentzialen beharrak zein diren.

Gure inguruko egoera pixkat gehiago ezagutzeko, Euskal Herriko enpresa eta eragile desberdinekin hitzegin dugu. Lan horren emaitza 8 minutu inguruko bideo batean jaso dugu: 'Pantaila anitzen errealitatea euskal enpresen ikuspegitik'.

Egilea(k):
Euskarabildua
erreportaje gehiago