Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Milaka lagun Iruñean torturatuei babesa adierazteko eta berriz ez gertatzeko bermeak eskatzeko
2022-06-27

Nafarroako Torturatuen Sareak deituta, manifestazio jendetsua egin dute larunbat arratsaldean Iruñean. Antolatzaileen arabera, 4.000 lagun elkartu dira martxan. Zifratik haratago, gaurko deialdia oso anitza eta aberatsa izan da ideologia eta izaera oso ezberdinetako alderdi politiko, eragile sozial eta sindikatuen babesa jaso duelako. Torturatuei eman beharreko aitortza eta erreparazioa exijitu dira, eta tortura berriz ez gertatzeko bermeak eskatu dituzte.

 

Bideo hau Ahotsa.infok argitaratu du eta egilearen baimenari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
Ahotsa.info
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!