Erreproduzitu bideoa
erreportajea
M8 | “Gu hiltzen ari dira, erantzunak erradikala izan behar du”
2020-03-09

Donostiako mugimendu feministako kide diren Carmen Altuna eta Flo Rodríguezekin pasa dugu Martxoaren 8ko borroka eguna, eurek behin eta berriro azpimarratu bezala. Mugimendu feministaren erradikaltasunean berretsi dira biak; sistema kapitalistak ez duela funtzionatzen ikusita, beste aukerarik ez dagoela diote. Hori bai, feminismo liberalaren kontraerasoaren aurrean, mugimendura batzen direnen formazioa ezinbestekotzat jo dute.

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...