Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Kazetaritza ez da delitua: Utzi ARGIA bakean
2019-03-13

Martxoaren 20an ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzek Donostiako epaitegira joan beharko du deklaratzera bi ertzainek bere aurkako salaketa jarri zutelako, irainak egotzita. Arbelaitzek informatu zuen bi agente horiek nola urratu zituzten herritar baten hizkuntza eskubideak. Epaileak ebatzi beharko du epaiketa egingo den ala ez. 200 kazetari eta eragilek ARGIAri babesa adierazi, epaiketarik ez egiteko eskatu eta martxoaren 20an epaitegi aurrean egingo den kontzentraziora deitu dute. Kanpaina hasi besterik ez da egin, atxikimendua eman nahi duenak argiak100urte@argia.eus helbidera idatzi behar du. Proiektu hau babestu nahi duenak hemen egin dezake kidetza.