Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Herri Urrats 2011
2011-05-09

Atzo euskararen festa ospatu zuten Senpereko lakuan, Herri Urratsen 28. edizioa izan zen. Azken urteetako jendetsuena izan dela azaldu dute antolatzaileek eta oso gustura azaldu dira bertara gerturatutako jende kopuruagatik. Eguraldi ona lagun, milaka euskaltzale bildu ziren bertan. Bildutako dirua Kanboko Salvador ikastola berritu eta handitzeko lanak ordaintzeko erabiliko dute. Hamaika telebistak eguneko momentu hunkigarrienak bideo honetan bildu ditu.