Krisi garaiak bizi ditugu Europan. Eta Grezia dugu, momentuz, kapitalismoaren ereduaren gabeziak argien erakutsi dituen herrialdea. Krisi politiko eta ekonomikoak ehuneko 27ko langabezia utzi du eta 10 gazteetatik 6 lanik gabe dago. Testuinguru gogor honetan, neofaxismoak bere lekua aurkitu du.