erreportajea
Eusko: euskal moneta bidean
2012-09-20
Eusko: euskal moneta bidean

Moneta berri bat agertuko liteke laster gure moltxetan. Tokiko moneta izanen da, Eusko izenekoa. Zonbait hilabete huntan elkarte bat proiektua sortzen ari da. Ipar Euskal Herriko monetak tokiko garapen ekonomikoa, ekologia eta euskara sustatzea ukanen du helburu. Ipar Euskal Herriko komertsantek, ofizialeek, laborariek ala berdin medikuntza arlokoek Eusko moneta onartzen ahalko dute ordaintzeko.
Haiek berriz Euskotan pagatzen ahalko dituzte langileak edo furnitzaileak, bakotxaren adostasunarekin.
Euskal Monetaren aldeko elkarteari lan frango gelditzen zaio oraindik. Lehen euskoak moltxaz moltxa kurri daitezke heldu den urtarrilaren lehenetik goiti.

Iturria: Kanaldude.tv

Erlazionatutako bideoak
erreportaje gehiago