Erreproduzitu bideoa
erreportajea
CAF: Tranbia honi kolonia kiratsa dario
2020-02-20

CAF enpresari esleitu diote Jerusalengo tranbia eraikitzeko kontratua eta horren aurrean Euskal Herrian proiektuaren aurkako kanpaina abiatu da. Kanpaina horri ekarpena egiteko Gasteizko BDZk eta Hala Bedik “Tranbia honi kolonia kiratsa dario” lana ekoiztu dute elkarlanean.

Dokumentalak itzal handiko pertsonen testigantzak jaso ditu hiru galderaren bueltan: Zergatik da ilegala Jerusalengo tranbiaren proiektua?, Nola eragingo die palestinarren bizi baldintzei? eta Nola eragingo lieke, aurrera aterako balitz, CAF enpresari eta hango langileei?

Bideo hau Hala Bedik argitaratu du eta CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.