Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Argiaren 90 urteko ibilbidea saritu dute Rikardo Arregi Sarietan
2010-07-03

Gaur (uztailak 3) eguerdian banatu dira 2010eko Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak Andoaingo Bastero Kulturunean. XXII. edizio honetan ARGIAk Ohorezko Aipamena eskuratu du. Epaimahaiak hainbat arrazoi izan ditu euskal prentsaren dekanoa kontuan izateko: "ARGIA, eta bere garaian Zeruko ARGIA, izan da euskarazko kazetaritzari ia mende batez bizirik eutsi dion hedabide bakarra". Estanis Amutxastegik, Arantxa Urretabizkaiak, Alazne Aiestaranek, Joxe Rojasek, Allande Boutinek, Odile Kruzetak eta Patxi Baztarrikak osatu dute epaimahaia, eta nabarmendu dute ARGIA "aitzindari" izan dela behin eta berriro, "eta hala izaten jarraitzen du".

Egilea(k):
Axier Lopez Axier Lopez