Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Agurra ukatu diote Wert ministroari Espainiako unibertsitate ikaslerik onenek
2013-06-05

Espainiar estatuko ikaslerik onenek José Ignacio Wert hezkuntza ministroari agurra ukatu diote urte amaierako ekitaldian. Honela, hezkuntza erreformaren aurkako jarrera erakutsi dute eta agertokira sariaren bila igotzean, deseroso utzi dute ministroa denen aurrean. Publikoak ikasle sarituen jarrera txalotu du, Madrilgo Auditorio Nazionalean.