Erreproduzitu bideoa
ekitaldia
Zuberoa, kantuaren iturri beroa
2013-06-10

Iparraldea bertan! - 2013.04.17
Publiko zabalak ez ditu oraindik hainbat ezagutzen. Baina lau kantari hauek jadanik sorkuntza handietan parte hartu dute. Lucien Joa, Berterretxe pastoraleko protagonista izan zen eta Nadine Elgoyhen Monzon pastoralean ikusi genuen. Isabelle Jaury eta Kattalin Indaburu aldiz, Pierpol Berzaitzek idatzi zuen Amaiur ikuskizunean biziki preziatuak izan ziren. Kontzertuaren zati bat a capella egingo dute, baina gitarraren doinua ere entzungo dugu Filipe Albor musikariari esker.

Kantariak:Nadine Elgoyhen, Lucien Joa, Isabelle Jaury, Kattalin Indaburu
Musikaria: Filipe Albor
Irudiak: Koldo Mitxelena Kulturgunea