Erreproduzitu bideoa
ekitaldia
Xanti Zabala bertsolariari Hondarribian eginiko omenaldia
2019-06-10

Eskualdeko bertso eskolek antolatuta Hondarribian egin zioten omenaldia Xanti Zabala bertsolariari. Bertso idatzietan ondare handia utzi zuen Xanti Zabalak, eta berak ezagutu ez bazuen ere, 2013an bere bertsoekin osatuta Auspoa argitaletxeak argitaratutako Udaberriz liburuan oinarritu dute kantaldia. ARGIAko kideok ere bertan parte hartu genuen Zeruko Argian eta ARGIAn idatzita utzitako sorta bat kantatuz. Irunabar Irungo bertsoaren bilguneak egindako bideoa duzue honakoa.