ekitaldia
Urtebetetze festa (olerki musikatuak)
2013-03-04
Urtebetetze festa (olerki musikatuak)

Castillo Suarezek ez ohizko festa batera gonbidatuko gaitu “batzuetan zauriak irekita uztea baita onena, gonbidatuak sar daitezen nahi dutenean”. Borja Estankonarekin musikaren laguntzaz, hitza eta musikaren artean ezkutatzen den mundu iradokitzaile bezain zorrotza agerian utziko du.

2013ko otsailaren 15ean Donostiako Koldo Mitxelean "Hitzak hegan" olerki topaketen barnean egindako ekitaldia.

Antolatzaileak: Koldo Mitxelena eta Kabigorri Ateneoa
Irudiak: Koldo Mitxelena

Erlazionatutako bideoak
ekitaldi gehiago