Erreproduzitu bideoa
ekitaldia
Hysteron
2017-12-07

Nolakoak dira emakumeen arteko harremanak? Izan ote daitezke osasuntsuak, subjektu zapaldu diren heinean? Gisa horretako galderei tiraka aritu da Nagore Legarreta Hysteron proiektuan. Hamabi argazkiko erakusketa osatu zuen aurrena. Gero, idazle, dantzari eta musikariak batu ziren proiektura.

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako emanaldia 2016ko urriaren 14an. Parte-hartzaileak: Danele Sarriugarte eta Gorka Setien (testuak), Txaro Untzilla (dantzaria) eta Mariano Hurtado, Aida Torres eta Beñat Iturrioz (musikariak).