diaporama
Jatorrizko ametsak
2008-11-03

Mondragon Unibertsitateak Hego Amerikako hainbat komunitatetako ordezkariak gonbidatu ditu euskalgintzaren esperientzia bertatik bertara ezagutu dezaten. Urriaren 13az geroztik Euskal Herriko bazter batetik bestera ibili dira eta asteazkenenean ARGIAren Lasarte-Oriako egoitzan izan ziren. ARGIAren esperientziaren berri jaso zuten Xabier Letona zuzendariaren eta Pello Zubiria zuzendariaren albokoaren eskutik. Mondragon Unibertsitateak Garabide Elkartearen bidez, garapen bidean dauden herrietako hizkuntza komunitate minorizatuekin lankidetza bideratu nahi du, euskara eta euskal kulturaren garapen esperientzien trukean oinarrituta. Herri ezberdinetako ordezkari hauei, beren ametsei buruz galdetu genien (jatorrizko hizkuntzan), herri batek dituen ametsek oso ongi islatzen baitute herri horrek bizi duen egoera. Emaitza diaporama honetan. (Pantaila osoan ikusteko aukera gehitu berri diegu diaporamei, behean eskuinean topa dezakezue horretarako botoia).

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...