diaporama
60. hamarkadako euskal ye-ye musika
2011-07-14

60. hamarkadan mundu osoan zehar hedatu zen ye-ye musika Euskal Herrira ere iritsi zen. Talde eta bakarlari ugari aritu ziren garaiko arrakasta handien bertsioak egiten, baita kantu propio batzuk ere. EPak kaleratu zituzten askok 1968. urtetik aurrera. Belaunaldi zaharrek ez bazituzten ere begi onez ikusten gazte euskaldun haien janzkera eta orrazkerak, musika zarata hutsa iruditzen bazitzaien ere, belaunaldi gazte harek euskara eta euskal kultura modernizatzeko hautu garbia egin zuen. Diaporama honetan ikusi ditzakezue 60. hamarkada hamaierako eta 70. hamarkada hasierako euskal ye-ye taldeen diskoen azalak. Gehiago jakin nahi izan ezkero, irakurri ARGIA astekariaren 2.285. alean argitaratutako Ye-ye euskaldunen historia ahantzia erreportajea.

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...