2025-11-24 | Jon Torner Zabala

Beirut hegoaldean egindako erasoan Hezbollah erakundeko Estatu Nagusiko buru Haytham Ali Tabatabai hil du Israelgo Armadak. Libanoko osasun iturriek jakinarazi dute gutxienez beste bost pertsona hil direla, eta 30 bat zauritu. Bestetik, Gazan ere egin du eraso Israelek; Gazako Osasun Ministerioak igandean emandako datuen arabera, 24 orduan 21 palestinar hil ditu, eta 83 zauritu.

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!