Erreproduzitu bideoa
Web Telebistak > Dapa
Nagore Legarreta argazkilaria - Dapa 26
2021-11-18

Nagore Legarreta Hernanin jaio zen 1981ean. Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen. Hernaniko Kronikan lanean jardun zuenean engantxatu zen argazkilaritzarekin. Ikastaroak egin zituen, tailerrak jaso argazkilarien eskutik. 2009an argazkilaritza estenopeikoa ezagutu zuen, eta kolpetik maitemindu. Argazkiak egiteko modurik primitiboena bihurtu zen bere adierazpide. Edozerekin kamerak sortu ahal izateak liluratu zuen, argazki modu horrek eskaintzen zion giro oniriko eta zehaztasunik gabeak. Harrezkero lan ugari egina da, liburuak argitaratu ditu, jaialdietan ibili da harat-honat. 'Ibaia ez da leku bat' proiektuarekin dabil, besteak beste, eta eskuak uretan harrapatu nahi izan genuen guk.

Hemen duzue Azpeitiako Dinamoak bultzatutako Dapa proiektuaren baitan egin duten bideo erreportajea.

Informazio gehiago Dinamoren webgunean.

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.