Erreproduzitu bideoa
Web Telebistak > Dapa
Gehiengoaren Hiria - Dapa 14
2020-10-15

Gehiengoaren hiria Pasaiako badiaren arkitekturaren inguruko gogoeta bat da. Pasaiako badia itsusia dela esaten da, Espainiako estatuko desarrollismoaren garaian garatutako hiri zona askoren antzera. Liburuak Pasaiako eraikinen erradiografia bat egiten du eta itsustasunaren kontzeptua kolokan jartzen du, nostalgiaren inguruko gogoeta bat eginez. Lan hau, bere esentzian, inoiz balioan jarri ez den arkitektura bati omenaldi bat da.

Jonander Agirre Mikelez eta Ander Gortazar Balerdi Donostian errotutako arkitektoak dira, beraien jarduera ezagutza anitzetatik abiatuta eta modu lokalean garatzen dutenak.

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!