Formol Laborategia 2019an eratu zuten Edurne Azkarate, Mikel Ibarguren eta Intza Alkainek, egungo euskal kulturak planteatzen dituen hainbat erronkei heltzeko asmoz: gazteriari buruz hausnartzea eta ahotsa ematea, publiko berriak sortzea, poetika eta estetika berriak arakatu eta lantzea... Zer egiten du ostruka batek arrainontzi baten barnean? Derrigorrezkoa al da belaunaldi bat hiltzea hura omendu ahal izateko? Galdera serioak airera bota eta umorez erantzun dituzte 'Album' antzezlanean. Dinamoan obraren sortze lanetan eta Soreasun estreinaldi egunean, kamera eskutan kuxkuxean ibili ziren Dapako kideak.
Hemen duzue Azpeitiako Dinamoak bultzatutako Dapa proiektuaren baitan egin duten bideo erreportajea.
Informazio gehiago Dinamoren webgunean.