Erreproduzitu bideoa
Web Telebistak > Dapa
Basolatik Berri Onik Ez - Dapa 12
2020-09-18

'Basolatik Berri Onik Ez' Xabiroi aldizkarian atalka argitaratu den nobela grafikoa da. Orbaitzetako arma fabrika zaharraren deuseztatzea oinarri hartuta, Dani Fanok proposatu, Asisko Urmenetak idatzi eta Joseba Larretxek marraztutako alegiazko istorioa da. Laster, liburu formatuan kaleratuko da.

Joseba Larretxe 'Josevisky' Irunen jaio zen 1985ean. Arkitektura ikasketak egin bazituen ere, komikigintzarako bokazioa izan du betidanik. Hainbat aldizkaritarako kolaborazioak (Argia, Gaztezulo, Xabiroi, H28...), beste hainbat nobela grafikotako ilustrazioak ('Katu Hegoduna', 'Walking', 'Aingurak' -honen gidoia ere bai-, 'Joana Maiz'...) eta bestelako ilustrazio lanak egin ditu -2020ko Donostiako Jazzaldiaren kartela, esaterako-.

Asisko Urmeneta Iruñean jaio zen 1965ean. 'Napartheid' aldizkari satirikoaren sortzailea da eta azken hamarkadetan mota guztietako ilustrazio lanak egin ditu: komiki labur eta tirak Argian, Xabiroin edota H28n, nobela grafikoak ('Hegoekialde Urruneko Legenda', 'Erraondoko Azken Ttunttuneroa', 'Eusklabo Alaiak', 'AztiHitza: Xahoren Biografikoa', '1620, Nafarroa Beheregaina'...), diska azalak (Oskorri edota Negu Gorriak-entzat...) eta abar.

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...