Erreproduzitu bideoa
Web Telebistak > Dapa
Histeria (Hatxe) - Dapa 10
2020-04-02

Idoia Hernandez Hatxek beste hainbat artistekin batera osatu duen Histeria proiektuaren sorkuntza prozesua du oinarri ikus - entzunezko honek. Lau une uztartzen dira bertan: Dinamoa sormen gunean irudia landu zutenekoa, Azpeitiko udal musika bandaren lokalean musika sortu zutenekoa, Sanagustin kulturgunean emaitza aurkeztu zutenekoa eta emaitza bera.

Idoia Hernandez Errenterian jaio zen 1988an. Musikaria da. Gaztetxoa zela musika ikasi zuen, baina utzi egin zuen Mikelazulo kultur elkartean lanean hasi zen arte. Bertako piano zaharraren aurrean jarri eta bertan sortu zuen bere proiektu pertsonala den Hatxe. Bere bigarren diska 'Panpin hautsien dantza' deitzen da eta bertan aurkitu daiteke 'Histeria' abestia.

Informazio gehiago Dinamoren webgunean.

Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...