Erreproduzitu bideoa
Web Telebistak > Dapa
Eulalia Abaitua - Dapa 24
2021-06-02

Eulalia Abaitua Allende-Salazar (Bilbo, 1853-1943) Euskal Herriko lehen emakume argazkilaria da. Bilbon hazi arren, 1873an Liverpoolera joan zen bizitzera, Bigarren Karlistadatik ihesi. Bertan ikasi zuen argazkilaritza. Gerora, Bilbora itzuli zen, eta argazki laborategia osatu zuen bere etxean, Begoñako Basilikatik gertu. Berak egindako milatik gora argazki mantendu dira. Senideak eta persona xume, apal eta ia beti anonimoak izan ziren bere argazkietan protagonista.

Maite Jiménez Ochoa de Alda (Bilbao, 1959) historialaria da. 1984 eta 2020 bitartean Bilboko Euskal Museoko artxibozaina izan da. Eulalia Abaitua Argazkilaria (1853-1943) liburuaren egilea da.

Goizalde Landabaso (Bilbo, 1970) idazle eta katezaria da. Gaur egun Radio Euskadin dabil lanean. Besteak beste, 1.362 km. euri liburua idatzi du, Garazi Goiarekin batera. Liburuaren pasarte batean oinarritzen da erreportaje hau.

Hemen duzue Azpeitiako Dinamoak bultzatutako Dapa proiektuaren baitan egin duten bideo erreportajea.

Informazio gehiago Dinamoren webgunean.

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!