2021-10-11 | ARGIA

Urriaren 10ean Madrilen hil da Luis de Pablo konpositorea. 1930ean Bilbon jaioa, abangoardiako musika egin du 200dik gora obratan eta 20tik gora filmeri soinua jarritakoa da. Musika elektro-akustikoko laborategia sortu zuen 1964an, lehena Espainiako estatuan. Musika herrikoi, elektroniko zein esperimentaletik edaten zuen.

2020-01-12 | Xalba Ramirez
Zirrara disko bilduma eta Plaza festibala
Inprobisaziorako formulak 25 urte

25 urte bete dira Zirrara jazz-inprobisazioen disko bilduma argitaratzen hasi zenetik eta 20 urte, Plaza jazz-inprobisazioen jaialdia sortu zenetik. Bien atzean zegoen Donostiako Jazzle musika eskola. Bi ekimen hauek ezagutu eta ahanzturan ez geratzeko kezkak ekarri gaitu... [+]