Erreproduzitu bideoa
Web Telebistak > Dapa
Iratzoki & Lizaso | Dapa - 22
2021-03-24

Iratzoki Lizaso, Euskal Herrian sorturiko industri diseinu estudioa da. Elkarrekin zenbait urtez lan egin ostean Jean Louis Iratzoki eta Ander Lizasok 2016an partzuergoa sortzea erabaki zuten. Diseinu esparru ezberdinak jorratzen dituzte: etxe edota bulegotarako altzariak, ehungintza, argiak, osagarriak, arkitektura efimeroa eta abar. Honetaz gain, zenbait marken zuzendaritza artistikoaz ere arduratzen dira. Euren lanak elementu afektibo zein naturalak izan ohi ditu eta denboran irautea du xede nagusietako bat.

Hemen duzue Azpeitiako Dinamoak bultzatutako Dapa proiektuaren baitan egin duten bideo erreportajea.

Informazio gehiago Dinamoren webgunean.

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.