Erreproduzitu bideoa
Web Telebistak > Dapa
Atopia - Dapa 11
2020-04-15

Atopia RPG Euskal Herri surrealista batean kokaturiko rol-jokoa da, ETZI PMko kideek 2019ko Durangoko Azokan plazaratua. Marxialistak, lur4ak, ikurrin daltonikoak, errobot-lehendakariak edo dinosauroak. 'Konspirazio guztiek dute balizko arrazoia Euskal Herri garaikidearen bertsio alternatibo honetan'. Eneko Olazabal eta Xabier Landabideari egindako elkarrizketak izan behar zuen erreportaje honen ardatza. Baina errealitatez betetako luizi batek hankaz gora jarri du dena azken hilabeteotan. Dapa, Azpeitiko Kulturaz kooperatibak ekoiztutako proiektuaren baitan egin diote elkarrizketa.