Erreproduzitu bideoa
Web Telebistak > Dapa
Labana eta Orbana, arte grafikoen esperimentazio tailerra | Dapa 18
2021-02-10

Labana eta Orbana arte grafikoen esperimentazio tailerra izan da, 2020ko udazkenean Azpeitiako Dinamoan egin dutena. Alaitz Alberdi (Azpeitia, 1982) eta Joseba Agirrezabalaga (Azpeitia, 1982) izan dira tailerra eman dutenak. Serigrafia, linografia eta beste arte grafiko batzuk aztertu, ikasi eta probatzeko aukera izan dute hamabost parte hartzaileek, beti ere teknika menderatzea baino irudiak sortzeko prozesuaz kontzientzia hartzea xede; teknika muga baino akuilu hartuta, akatsa baliatzea nork bere lana garatzeko.

Hemen duzue Azpeitiako Dinamoak bultzatutako Dapa proiektuaren baitan egin duten bideo erreportajea.

Informazio gehiago Dinamoren webgunean.