Atzean Zuloa Donostiako Bagera Elkarteak Hiru Damatxo ekoiztetxearerekin batera sortutako ikus-entzunezko proiektua da. Esketx laburretan, umoretik erreparatzen diegu gaur egungo gizartearen herrenei, estereotipo zahar eta berriak arakatuz. Eta bide batez, gure buruaz barre eginez.
2017ko Hernandorena bertsolari gazteen sariketari jarraipena egiteko Topatuk saio bereziak prestatu ditu. Hiru kanporaketetan Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako gaztetxeetan egongo dira, Baionako finalera iritsi arte.
'Gazteraiki' topaketetatik irtendako proiektuetako bat da Blai, gazteon telebista. Lau saio izango ditu: fikzioa, mahai-ingurua, Late Night bat eta bideoklipak.
'Ekoizpen Duina Kontsumo Herrikoia' sukaldaritza saioa da, Biolur Nekazaritza Ekologikoaren Aldeko Elkarteak bultzatu eta Hiru Damatxok ekoitzia. Saio hauek “Duina, baratza ekologikoen bideragarritasunaren lanketa kolektiboa” ikerketa proiektuan jasotako emaitzetan oinarrituta sortu dira. Elikadura osasutsua eta nekazaritza ekologikoa sustatu eta bizitza duinagoak garatzen laguntzeko.
Etxegabetuko dituzten mehatxuaren aurrean, hainbat lagun Youtubeko bere kanala sortzen eta zabaltzen saiatuko dira (dantza, sukaldaritza, brikolajea…), dirua biltze aldera.
Radio Kultura eta Kanaldudek elkarlanean sortutako musika emankizuna da Hertzetan. Hilabetero, musika talde bat gonbidatuko dute eta solasaldi bat izanen dute, zuzenezko musikarekin tartekatuz. Helburua da Euskal Herriko musika ekoizpenen aniztasuna erakustea eta musikaz gozatzea.
ARNASA GARA kanpainaren baitan sortu da zazpi kapitulu osatzen dituen misteriozko fikzio hau. BECen harrapatuta dauden sei lagun dira istorioaren protagonistak, arnasguneetako herritarrak dira guztiak. BECeko zenbait tokitan harrapatuta gelditu ondoren, pixkanaka topo egingo dute elkarrekin, eta eraikinetik nola atera pentsatzen hasiko dira. Horretan ari direla sortuko dira lehen galderak: zenbat egunez iraun beharko dute BEC barruan? Nola moldatuko dira hain izaera desberdina duten sei pertsona elkar ulertzeko? Kasualitatea izan ote da ala beraiek hor egoteko ezkutuko arrazoiren bat dago?
Nekane eta Gurutz izeneko pertsonai Hernaniarren istorio eta abenturak ardatz hartzen dituen animaziozko webserie bat da “Klik”. Umorea eta pop kulturako elementuak erabiliz, alternatiba sozio-ekonomikoak planteatu eta gai hauen inguruko hausnarketa sustatzea du helburu.
"Gure asmoa, euskal youtuberren komunitateari aportazio marika bat egitea da. Umore eta kritika marikatik (modu azido eta satirikoan) eraldatu nahi dugu; gure izana politikoa baita".
Bertsoa plazatik atera eta gaztetxera ekartzen dute urtero zazpi gazte asanbladak. Aurtengo edizioan Topatu.info saioz saio ibiliko da saio bakoitzeko unerik onenak bildu asmoz.