Erreproduzitu bideoa
bideo herrikoia
Etxetik euskaraldira #5 - Erosketak ere euskaraz
2020-04-28

2020an forma berria hartuko du euskaraldiak eta bakoitza bere etxetik horretarako prestatzen hasteko proposamena egin dute antolatzaileek. Etxealdian "inoiz baino gehiago" ari baikara hitz egiten elkarrekin, beraz, aprobetxatu beharreko garaia delakoan daude.

Horretarako apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketak proposatzen dituzte. Asmoa da azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldira indartsu heltzea.

Etxealdian gauden honetan erosketak egitera ateratzeko baimena dugu, eta nola ez, bide batez dendariarekin pare bat kontu esaten ditugu. Horregatik, erosketak ere euskaraz egitea da gaurko proposamena.