Erreproduzitu bideoa
bideo herrikoia
Etxetik euskaraldira #4 - Lanean ere euskaraz
2020-04-27

2020an forma berria hartuko du euskaraldiak eta bakoitza bere etxetik horretarako prestatzen hasteko proposamena egin dute antolatzaileek. Etxealdian "inoiz baino gehiago" ari baikara hitz egiten elkarrekin, beraz, aprobetxatu beharreko garaia delakoan daude.

Horretarako apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketak proposatzen dituzte. Asmoa da azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldira indartsu heltzea.

Gaur, apirilak 27, astelehena da, askorentzat lanean hasteko eguna, beraz, gaurko proposamena etxean geratu behar garenon zaintzaile, laguntzaile eta hornitzaileei zuzenduta dago.

Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!