bideo herrikoia
Etxetik euskaraldira #3 - Otorduak euskaraz
2020-04-26
Etxetik euskaraldira #3 - Otorduak euskaraz

2020an forma berria hartuko du euskaraldiak eta bakoitza bere etxetik horretarako prestatzen hasteko proposamena egin dute antolatzaileek. Etxealdian "inoiz baino gehiago" ari baikara hitz egiten elkarrekin, beraz, aprobetxatu beharreko garaia delakoan daude.

Horretarako apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketak proposatzen dituzte. Asmoa da azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldira indartsu heltzea.

Igande baterako proposamena da gaurkoa eta Kanaldude telebistako Tantaka serieko aktoreek aurkeztu dute, Euskal Herriko mahai guztietara euskara eramatea da proposatzen dutena.

Erlazionatutako bideoak
bideo herrikoi gehiago