bideo herrikoia
Etxetik euskaraldira #1 - Jolas proposamenak
2020-04-24
Etxetik euskaraldira #1 - Jolas proposamenak

2020an forma berria hartuko du euskaraldiak eta bakoitza bere etxetik horretarako prestatzen hasteko proposamena egin dute antolatzaileek. Etxealdian "inoiz baino gehiago" ari baikara hitz egiten elkarrekin, beraz, aprobetxatu beharreko garaia delakoan daude.

Horretarako apirilaren 20tik maiatzaren 3ra etxean eta etxetik ditugun harremanetan ditugun hizkuntza portaerak aztertu eta horiek aldatu edo finkatzeko ariketak proposatzen dituzte. Asmoa da azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo den Euskaraldira indartsu heltzea.

Bideo honetan etxean euskaraz jolasteko eta giroa alaitzeko hainbat proposamen egin dizkigute Pirritx, Porrotx eta Marimototsek.

Erlazionatutako bideoak
bideo herrikoi gehiago