Erreproduzitu bideoa
bideo herrikoia
Bizilagunak Araba 2018
2018-10-09

Azaroaren 11an, etorkin, errefuxiatu eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban. Gauza bera gertatuko da Euskal Herriko, Europako eta munduko herri eta hirietako beste hainbat etxetan.

Bazkari bakoitzean, bi familiaz gain, dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko. Familia, modu zabalean ulertuta, noski: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, seme-alabekin edo gabe; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak ilobekin; lagun taldeak...

Bizilagunak zertarako eta zergatik?

Asko gara kultura ezberdinetako pertsonak ezagutzeko gogoak ditugunok, baina  askotan, aukerak topatzea zaila egiten zaigu.  Elkar ezagutzeko aukerak eskaini nahi ditugulako, gonbidapen hau luzatzen dizuegu kultura ezberdinen arteko pertsonen artean murgiltzeko eta elkarbizitza sustatzeko. Bizilagunak ekimenaren bitarteaz, harremanak eta kontaktu berriak egitea errezten da, loturak sortuz Gasteizen bizitzea erabaki dugun onartean, gure jatorria edozein izanda: “hemengoa”, etorkina edo errefuxiatua.

Aurreko urtean 44 herrialdetako mila lagun baino gehiagok 93 etxe eta txokotan elkarrekin bazkaldu zuten. Anima zaitez aurten!