bideo herrikoia
Ameriketako herri indigenek ere erronka onartu dute
2020-04-16
Ameriketako herri indigenek ere erronka onartu dute

Ameriketako herri indigenek mendeetako kolonizazioa, esklabutza eta genozidioa jasan behar izan dute, eta oraindik jasaten ari dira egun ere. Horren aurrean, gazte indigenek sarean dabilen #Dontrushchallenge-ari buelta eman eta honako bideo hau zabaldu dute, euren identitatea, kultura eta borroka historia aldarrikatu eta defendatzeko.

Erronka honen oinarria bat-bateko itxura aldaketa ematea da, hau da, barruko arropan egotetik, bi segunduan, jantzita egotera pasatzea. AEBtako kirolari ezagunen artean zabaltzen dabilen erronka da indigenek moldatu dutena.

Bideo hau Redfish Streamek argitaratu du eta lizentziari esker ekarri dugu.
Egilea(k):
Redfish Stream
Erlazionatutako bideoak
bideo herrikoi gehiago