Zanzibarko iraultza piztu zen, Afrika ekialdean

Duela
62
urte
Zanzibarko soldadu emakumeak.

1964ko urtarrilaren 12an,

Zanzibarko iraultza piztu zen, Afrika ekialdean. 600 bat matxinatuk eraikin estrategikoak hartu zituzten goizaldean. Aurreko urtean Britainia Handitik independentzia lortu arren, 200 urtez irla menperatu zuen gutxiengo arabiarraren esku baitzen gobernua.

Horren aurrean, alderdi politiko afrikarrak elkartu ziren. Ordu batzuen buruan gobernua eskuratu zuten eta Zanzibarreko Herri Errepublika eratu, baina gutxi iraun zuen. Lau hilabeteren buruan presidente berriak Tanganika irlarekin bat egitea negoziatu eta Tanzania osatu zuen.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.